56. zk., 2023ko martxoaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1401
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 10ekoa, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoa arautzeko agindu-proiektua.
Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du agindu bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren ahalordeen erregistro elektronikoa arautzeko.
Proiektu honen xedea da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan xedatutakoa gauzatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
Artikulu horren arabera, jarduteko gaitasuna duten interesdunek ordezkari bidez jardun ahal izango dute, eta ordezkari horrekin egingo dira administrazio-jarduerak, interesdunak berariaz kontrakorik adierazi ezean.
Eta, lege beraren 6. artikuluak dioenez, autonomia-erkidegoek ahalordeen erregistro elektroniko orokor bat izango dute, eta bertan, gutxienez, administrazio-prozedura batean interesdun denak ordezkariaren alde apud acta, aurrez aurre edo elektronikoki emandako ahalordetze orokorrak inskribatu beharko dira, ordezkariak interesdunaren izenean jarduteko administrazio publikoen aurrean.
Jendaurrean jartzeko ebazpen hau formalizatzen den egunean, izapide hauek egin dira:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoa betez (herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruzkoa), arauaren testua egin aurreko kontsulta publikoa bideratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan iragarkia jarrita. Bertan, eragindako herritarren iritzia jaso da, bai eta arauaren eraginpeko eskubide edo interes legitimoak dituzten eta arauaren xedearekin zuzenean lotutako helburuak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten antolakunde edo elkarteen iritzia ere, arauaren alderdiei buruzkoa.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak prozedura hasteko agindua eman zuen 2022ko irailaren 7an, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 12. artikuluak emandako eskumenei jarraikiz.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, izapidetu beharreko agindu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 26an.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lege horretan aurreikusitako aurretiazko kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausarik ez badago.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoa arautzeko Aginduaren proiektua jendaurrean jarriko da, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 12. artikuluak emandako eskumenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren ahalordeen erregistro elektronikoa arautzen duen agindu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko puntuan xedatutakoa betetzeko, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 10a.
Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria,
MATXALEN LAUZIRIKA JAUREGI.