56. zk., 2023ko martxoaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 5 orri.)
- EPUB (328 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1400
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, laguntzak enpresa onuradunen zerrenda argitaratzeari buruzkoa (desgaitasuna duten pertsonek ohiko lan-merkatuan enplegua lor dezatela bultzatzeko laguntzen deialdia, 2022).
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta 1/1997 Legegintza Dekretuak 49.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena), dirulaguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasuna duten pertsonek ohiko lan-merkatuan enplegua lor dezatela bultzatzeko 2022ko laguntzen enpresa onuradunen zerrenda. Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen duenean, jasotzen dira laguntza horiek eta finantzaketarako baliabideak erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak onartu zituen 2022ko martxoaren 22ko bileran (2022ko martxoaren 31ko EHAA, 65. zk.). Ebazpen honen eranskinean dago jasota zerrenda, honako hauek zehaztuta: espedientearen zenbakia, enpresa onuradunaren izena eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa.
Bigarrena.– Berariaz jasotzea finantzaketan parte hartuko dutela, batetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta, bestetik, Europako Gizarte Funtsak, Euskadiko 2021-2027 FSE+ Programaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.