56. zk., 2023ko martxoaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
1399
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 10ekoa, Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez baimentzen baita zinemometroen irudi osagarriak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailuak instalatzea eta erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean, trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu.
Esperientziak erakutsi du zinemometroak erabiltzea metodo eraginkorrenetako bat dela trafikoaren kontrol-, erregulazio-, zaintza- eta diziplina-helburuetarako, zirkulazio-abiadura biderako ezarritako mugen barruan manten dadin lortzeko. Era berea, A-15eko San Prudentzio eta Belabieta tuneletako obretan ITSak erabili ziren eta argi geratu da horiek erabiltzea neurri egokia eta onuragarria izan zela.
A-15 autobideko Gorosmendi (Iruñeranzko hodia) eta Oindolar (Donostiaranzko hodia) tuneletan estaldura indartzeko eta instalazioak egokitzeko obrak hasi direnez, bi hodi horietan ibilgailuen zirkulazioa eten da eta obra egiten ari ez den hodian bypass bat egin da bi norabideko zirkulaziorako.
Hori dela eta, nahitaezkotzat jotzen da A-15eko zenbait kilometro-puntutan zinemometroak instalatzea; dena den, neurri hori ez da behin betikoa izango, behin-behinekoa baizik, obrek irauten duten bitartean.
Aurreko guztiagatik eta uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren (Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duena) hirugarren xedapen gehigarrian eta abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, eta Trafiko Zuzendaritzari esleitzen zaizkion eginkizunak betetzeko (Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 17.3 artikulua), hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu, zinemometroen osagarri, irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailu batzuen instalazioa eta erabilera baimentzea, hurrengo bide eta kilometro-puntu hauetan ezarriko diren 4 kabinatan:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuetan herritarrei horretarako egokiak diren seinale informatiboen bidez ohartaraziko zaie zinemometroak badaudela.
Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik ondorioztatzen bada bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela, grabazioak kasuan kasuko zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko organo eskudunetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ondorioztatzen bada ez-zilegi penalen bat egin dela, grabazio horiek agintaritza judizial eskudunera bidaliko dira.
Laugarrena.– Ebazpen hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren laugarren ataleko bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 10a.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.