Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2023ko martxoaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

UROLA KOSTAKO MANKOMUNITATEA
1398

IRAGARKIA, abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokor zein espezifikoei buruzkoa.

2022ko abenduaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 246. zenbakian, oso-osorik argitaratu dira Urola Kostako Udal Elkartearen aldi baterako enplegua egonkortzeko aparteko Enplegu Publikoaren Eskaintzan hutsik dauden hainbat plaza betetzeko deialdiak arautuko dituzten oinarriak.

Eskabideak aurkezteko epea hogei (20) egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Deialdi hauei buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta/edo Udal Elkartearen web orrian argitaratuko dira, oinarrietan aurreikustako moduan.

Zarautz, 2023ko martxoaren 7a.

Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria,

LOURDES SALSAMENDI GOÑI.


Azterketa dokumentala