Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2023ko martxoaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GETXOKO UDALA
1397

IRAGARKIA, Gizarte Kohesioaren Arloko Arduradunaren lanpostua hornitzeko deialdiari buruzkoa.

Zinegotzi ordezkariaren otsailaren 18ko 930/2023 Ebazpenaren bidez, Gizarte Kohesioaren Arloko arduradun lanpostua hornitzeko deialdia onetsi zen (LPZko 87 kod., A1 azpitaldea, DO 27, derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna).

Lanpostuaren hornikuntza Lehiaketa sistemaren bidez egingo da eta bertan parte hartu ahal izango dute Getxoko Udaleko edo beste edozein herri-administraziotako karrerako funtzionarioek, baldin eta A1 azpitaldeko plaza bat jabetzan badute eta goi-mailako titulazioa eta 3. hizkuntza-eskakizuna badute.

Deialdiaren iragarkia eta oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 43. zenbakian argitaratu ziren, 2023ko martxoaren 2an.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hamabost astegunekoa izango da, deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunaren ondoko egunetik aurrera zenbatuta.

Getxo, 2023ko martxoaren 3a.

Alkatearen 3214/2019 Dekretu bidez eskuordetua.

Kontu-Hartzailetza, Diruzaintza eta Langileria eta Antolakuntza zinegotzi ordezkaria,

IGNACIO URIARTE GOROSTIAGA.


Azterketa dokumentala