Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2023ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1314

AGINDUA, 2023ko otsailaren 23koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Eibarko Murrategi eremua Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa.

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak ezartzen duenez, multzo bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira: batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzeko erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkarian argitaratzea, eta, bestetik, eragindako toki-korporazioek Birgaitzeko Hirigintza Sozietate bat eratzea.

2022ko urtarrilaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2021eko uztailaren 28ko bilkuran hartutako udal-erabakia, Eibarko 136 Murrategi eremua Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzeari buruzkoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2023ko urtarrilaren 13an argitaratu zen.

Era berean, Eibarko Udala Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Sozietatean dago bazkide gisa.

Hortik ondorioztatzen da, eremuari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak eskatzen dituen baldintzak betetzen direla multzo hori Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko.

Aplikatu beharreko legeria ikusita, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Eibarko Murrategi eremua Birgaitze Integratuko Area deklaratzea.

Bigarrena.– Eremuaren mugaketa agindu honen eranskin gisa sartzea.

Hirugarrena.– Deklarazio-agindua eta eremuaren mugaketa-planoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 23a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

ERANSKINA
AREAREN MUGAKETAREN PLANOA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala