51. zk., 2023ko martxoaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BASAURIKO UDALA
1310
IRAGARKIA, Basauriko Udal Euskaltegiaren 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Basauriko Udal Euskaltegiaren 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratu zen 2022ko apirilaren 26ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Lan-eskaintza publiko hori lehendakariaren 2022ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Aipatutako Enplegu Publikoaren Eskaintzak sistema librea aurreikusten du plaza hauek betetzeko: 2 irakasle plaza (A2), 4 irakasle plaza (A2), mantentze-lanen arduradun plaza 1(E).
Barne-sustapen sistemaren bidez: administrari plaza 1(Cl).
Hori guztia argitaratzen da Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.
Basauri, 2022ko abenduaren 15a.
Basauriko Udal Euskaltegiko lehendakaria,
MARÍA ELISA ARROYO OLAIZOLA.