Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MONTAVEN, S. COOP. PEQUEÑA EN LIQUIDACION
1183

IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Montaven, S. Coop. Pequeña» kooperatibaren desegitea, likidatzailearen izendapena eta likidazioa onartzeari buruzkoa.

«Montaven, S. Coop. Pequeña» kooperatibak 2022ko uztailaren 31n egin zuen batzar orokor unibertsal eta berezian, honako erabaki hauek onartu zituen:

ERABAKIAK

1.– Kooperatiba desegitea, Jose Luis Caro Vázquez jauna likidatzaile izendatzea eta pertsona hori administratzaile bakarraren kargutik kentzea.

2.– Likidazio-balantzea onartzea.

3.– Kooperatiba likidatzea, baina hori baino lehen, bazkideei ekarpenak ematea eta borondatezkoa eta banatzekoa zen erreserba-funtsa itzultzea.

Bilbao, 2022ko uztailaren 31.

Likidatzailea,

JOSE LUIS CARO VÁZQUEZ.


Azterketa dokumentala