44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (123 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1181
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zehapen-espediente batzuk hasteari buruz Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak hartu dituen erabakiak, itsas arrantzaren arloan egindako arau-hausteei lotuta.
Ezinezkoa izan da erabaki horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko, eta baliatu nahi diren frogak proposatzeko, hori guztia prozedura honen instrukziogilearen aurrean.
Eranskinean aipatutako pertsonak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 17a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.