44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1177
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten da Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak datu pertsonalen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa den 2023-011 espedienteari dagokion errekerimendua.
Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio) ager daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.
2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2023ko otsailaren 21a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.