Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1174

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 24koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2021eko ekitaldirako Hazinnova laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako gauzazko laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira dirulaguntzak emateko ebazpenak, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen Administrazio Kontseiluak 2021eko martxoaren 31n onartutako Hazinnova laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako gauzazko laguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2021eko ekainaren 10eko EHAA, 113. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako gauzazko laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bilbao, 2023ko otsailaren 24a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala