Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1171

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 2koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, eta 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea Elena Olloquiegui Biurrarena andrea, Farmazian lizentziaduna, Ospitaleko Farmazian espezialista.

Bigarrena.–. Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea Leire Gil Majuelo andrea, Farmazian lizentziaduna.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 2a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

NEREA URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala