44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 25 orri.)
- EPUB (1590 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1166
EBAZPENA, 2023ko otsailaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdiaren babesean (Lehen Aukera programa) emandako dirulaguntzen enpresa eta erakunde kolaboratzaile onuradunen zerrenda argitaratzen baita.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira dirulaguntzak emateko ebazpenak, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.
Horretarako, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdiaren babesean (Lehen Aukera programa) emandako dirulaguntzen enpresa eta erakunde kolaboratzaileen zerrenda (organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2021eko abenduaren 13ko bileran onartu zuen deialdi hura, eta 2021eko abenduaren 31ko EHAAn argitaratu zen, 262. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da (ebazpen honen eranskinetan dago jasota).
Bigarrena.– Berariaz adieraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa izan dela, Gazte Enpleguaren 2014-2020 aldirako Programa Operatiboaren eta EGFren 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboaren esparruan egina, bai eta REACT-UE ardatzaren barruan ere, Europar Batasunak COVID-19 pandemiari emandako erantzunaren eta/edo EGF Plus-en 2021-2027 aldirako Euskadiko Programa Operatiboaren zati gisa.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 18a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.