Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1165

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2022ko erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 21.5 artikuluak ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla xedapen horren babesean eman diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean 2022an emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala