Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1164

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Sindicato Independiente Vasco Enseñanza - Euskal Sindikatu Irakaskuntzarako (SIVE-ESIE) elkartearen desegitea eta likidazioa jasotzen dituen dokumentua gordailutu dela iragartzen eta argitaratzen baita (Gordailuko kodea: 76/0/00094).

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea ikusi da, Sindicato Independiente Vasco de Enseñanza - Euskal Sindikatu Irakaskuntzarako elkarteak aurkeztu duen Sindicato Independiente Vasco Enseñanza - Euskal Sindikatu Irakaskuntzarako (SIVE-ESIE) elkartearen desegitea eta likidazioa jasotzen dituen dokumentua gordailutzeari buruzkoa. Hori dela eta, ebazpen hau eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko otsailaren 2an aurkeztu da Sindicato Independiente Vasco Enseñanza - Euskal Sindikatu Irakaskuntzarako (SIVE-ESIE) elkartearen desegitea eta likidazioa jasotzen dituen dokumentua gordailutu dadin eskatzeko aurkeztu den dokumentazioa.

Bigarrena.– Gordailutzeko aurkeztu den dokumentazioan jasota dago 2023ko urtarrilaren 26an bazkideek egindako Batzar Nagusiaren erabakia, elkartea desegin eta likidatzekoa. Erabaki horretan, erabakitako likidazioa amaitu dela egiaztatzen da, eta sinatzaileen nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa, honako hauek sinatua:

Juan Antonio Ortiz Vivanco.

Fco. Javier Fernández Ayesa.

Hirugarrena.– Elkartearen jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala estatutuetako artikuluan ezarritakoa.

Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenenga.– Urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 11.m) artikuluan (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta) ematen zaio organo honi sindikatu eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko arauak dira 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa, eta aipatutako Errege Dekretua, sindikatuen eta enpresaburuen erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzkoa.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, beraz, bidezkoa da Sindicato Independiente Vasco Enseñanza - Euskal Sindikatu Irakaskuntzarako (SIVE-ESIE) izeneko elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzea eta erabaki hori argitaratzea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sindicato Independiente Vasco Enseñanza - Euskal Sindikatu Irakaskuntzarako (SIVE-ESIE) elkartearen desegitea eta likidazioa jasotzen dituen dokumentua gordailutu dadin agintzea.

Bigarrena.– Gordailu hori EHAAn argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ematen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako moduan. Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahal izango dute eta haren kopia eskatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala