44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1163
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 6koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baita Hezkuntza Sailaren mendeko eskola-garraioko laguntza-zerbitzua eta jolastokiko zaintza-zerbitzua ematen duten enpresen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak lortutako akordio bat, 2022rako soldata-taulak eguneratzeari buruzkoa –% 1,5eko igoera gehigarria– (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002445012005).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2023ko urtarrilaren 2an, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) Lan eta Enplegu Saila sortu zuen 2. artikuluan, eta, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, sailak, besteak beste, lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatuak, 10.1.i) artikuluan Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzeko egitekoa, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.
Bigarrena.– Akordio hau sinatu dute Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua eta Jolastokiko Zaintza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartearen enpresa-ordezkaritzak zein ELA eta LAB sindikatuen ordezkariek, bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen baldintzekin.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
AKORDIOA, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN MENDEKO ESKOLA-GARRAIOKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ETA JOLASTOKIKO ZAINTZA-ZERBITZUA EMATEN DUTEN ENPRESEN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOARENA, 2022. URTEKO SOLDATA-TAULAK EGUNERATZEARI BURUZKOA (% 1,5eko IGOERA GEHIGARRIA)
Bilbon bildu dira, 2023ko otsailaren 1ean, Lan Harremanen Kontseiluaren lurralde-egoitza birtualean, LAB eta ELA sindikatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Eskola Garraioko Laguntza Zerbitzua eta Jolastokiko Zaintza Zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartea, hitzarmen horren batzorde-paritarioko kide diren aldetik, eta aho batez lortu dute akordio hau:
Lehenengoa.– 2022rako behin betiko soldata-taulak onartzea. Akta honen eranskin gisa doaz, eta urte horretarako % 1,5eko soldata-igoera gehigarria jasotzen dute.
Bigarrena.– 2022ko urtarriletik abendura arte sortutako atzerapenak 2023ko apirileko nominan ordainduko dira beranduenez eta, beraz, hil horretan geratuko dira erregularizatuta 2022ko nominak.
Hirugarrena.– Lan Harremanen Kontseiluari agintzea 2022rako behin betiko soldata-taulak, % 1,5eko igoera gehigarria dutenak, onartzeko akordio hau lan-agintaritzari aurkezteko, haren lehendakariaren bitartez (Tomás Arrieta Heras), erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ofizialki argitara dadin.