44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1162
EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Langile Sindikal Batasuna-Unión Sindical Obrera (LSB-USO) elkartearen estatutuak aldatuta jasotzen dituen dokumentua gordailutu dela iragartzen eta argitaratzen baita (Gordailuko kodea: 76/0/00012).
Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea ikusi da, Langile Sindikal Batasuna-Unión Sindical Obrera (LSB-USO) elkarteak aurkeztu duen Langile Sindikal Batasuna-Unión Sindical Obrera (LSB-USO) elkartearen estatutuak ALDATZEAri buruzko dokumentua gordailutzeari buruzkoa. Hori dela eta, ebazpen hau eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2022ko abenduaren 22an aurkeztu da Langile Sindikal Batasuna-Unión Sindical Obrera (LSB-USO) elkartearen estatutuak aldatzeari buruzko dokumentua gordailutu dadin eskatzeko aurkeztu den dokumentazioa.
Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.
Hirugarrena.– Elkartearen jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala estatutuetan ezarritakoa.
Laugarrena.– 2023ko urtarrilaren 2an dokumentazio osagarria eskatu zen, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete zen.
Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 11.m) artikuluan (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta) ematen zaio organo honi sindikatu eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena.
Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko arauak dira 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa, eta aipatutako Errege Dekretua, sindikatuen eta enpresaburuen erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzkoa.
Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, ondorioz, onartu egiten da Langile Sindikal Batasuna-Unión Sindical Obrera (LSB-USO) elkartearen estatutuak aldatzeko aktari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea eta argitaratzea.
Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Langile Sindikal Batasuna-Unión Sindical Obrera (LSB-USO) elkartearen estatutuak aldatzeari buruzko dokumentua gordailutu dadin agintzea.
Bigarrena.– Gordailu hori EHAAn argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.
Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahal izango dute eta haren kopia eskatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 27a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.