Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
1159

IRAGARKIA, honako iragarki honen hutsak zuzentzeko dena: Iragarkia, Laudioko Udaleko enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari nahiz iraupen luzeko behin-behinekotasuna egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkien hautatze-prozesuen oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onesteari buruzkoa eta hautatze-prozesuaren deialdia egiteari buruzkoa.

2022ko abenduaren 26an, 5537 iragarkia argitaratu zen EHAAn, Laudioko Udaleko enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari nahiz iraupen luzeko behin-behinekotasuna egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkien hautatze-prozesuen oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onesteari buruzkoa eta hautatze-prozesuaren deialdia egiteari buruzkoa.

Huts materialak aurkitu dira deitutako lanpostu batzuen hizkuntza-eskakizunen zehaztapenean, 2022ko abenduaren 16ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (144. zk.) argitaratutakoaren arabera. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Ondorioz, hau dioen lekua:

Langile izateko sei lanpostu (kodeak: 9034, 9036, 9037, 9038, 9039 eta 9044), Administrazio Bereziko eskalan, Zerbitzu Berezien azpieskalan, E taldean, horietako 5ek derrigorrezko 1. hizkuntza-eskakizuna eta 1ek derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute.

Hau esan behar du:

Langile izateko sei lanpostu (kodeak: 9034, 9036, 9037, 9038, 9039 eta 9044), Administrazio Bereziko eskalan, Zerbitzu Berezien azpieskalan, E taldean, horietako 4k derrigorrezko 1. hizkuntza-eskakizuna, 1ek derrigorrezkoa ez den 1. hizkuntza-eskakizuna eta 1ek derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute.

Laudio, 2023ko otsailaren 14a.

Alkate-udalburua,

Ander Añibarro Maestre.


Azterketa dokumentala