Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
1158

IRAGARKIA, argitaratzen dituena Laudioko Udal Euskaltegiko egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari eta iraupen luzeko egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkien hautaketa-prozesuen oinarri orokorren eta espezifikoen onarpena, tokiko gobernu-batzarraren 2022ko apirilaren 22ko erabakiaren bidez onartuak eta 2022ko maiatzaren 2ko 50. zenbakiko ALHAOn argitaratuak, eta hautaketa-prozesuaren deialdia.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2022ko abenduaren 16ko 144. zenbakian, Laudioko Udal Euskaltegiko egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari eta iraupen luzeko egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkien hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak argitaratu ziren. Oinarri horiek 2022ko apirilaren 22ko tokiko gobernu-batzarrak hartutako erabakiaren bidez onartu ziren (2022ko maiatzaren 2ko ALHAO, 50. zk.).

Deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, dagokion deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Plaza horiei buruzko iragarkiak udal honetako ediktu-oholean, udalaren webgunean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laudio, 2023ko otsailaren 13a.

Alkate-udalburua,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala