44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
1157
IRAGARKIA, Araubidezko Garapenerako eta Batzar Nagusiekiko Harremanetarako Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askearen bidez hornitzeko deialdiari buruzkoa.
Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (19. zk.), 2023ko otsailaren 15ean, argitaratu da Araubidezko Garapenerako eta Batzar Nagusiekiko Harremanetarako Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia.
Interesa dutenek bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistroan aurkeztu, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatzen dituen bulegoetako edozeinetan. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 15a.
Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,
LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.