44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 3 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1156
215/2023 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Administrarien Taldeko buru lanpostu bat (Langileen Arloa-Hautaketa) izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Administrarien Taldeko buru baten lanpostua (Langileen Arloa-Hautaketa) hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza-Gerentzia honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Pertsonal finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, eta lanpostua jabetzan izatea C2/D2 lanbide-taldean.
b) C2/D2 lanbide-taldeari dagokion titulazioa izatea.
c) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia C2/D2 lanbide-taldean.
d) 2. hizkuntza-eskakizuna, 2005-06-01eko derrigortasun-data.
e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako betekizunak.
2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.
Esperientzia eta/edo prestakuntza taldeen antolaketan eta kudeaketan.
Esperientzia eta/edo ezagutza taldeen kudeaketan.
Giza baliabideen kudeaketaren funtsezko arloetako ezagutza:
– Administrazio- eta lan-legeria.
– Kudeaketarako SAP: kontratazioarena.
Informatikako ezagutza aurreratuak:
– Word.
– Excel.
– Access.
– Query-ak.
Datuak babesteari buruzko ezagutzak.
Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.
4.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan (Begiristain doktorearen pasealekua, z.g., 20014 Donostia) aurkeztu beharko dituzte eskabideak 15 egun balioduneko epean deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek eskabidea eta datu pertsonal guztiak bidali beharko dituzte Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Begiristain doktorea z.g., 20014 Donostia), dokumentatutako curriculum vitaearekin batera. Dokumentazioak honako forma hau izan beharko du:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionarioaren edo estatutupeko langilearen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVen aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, baina egoera hori izangaiaren eskabidean adierazi beharko da.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.
Batzordeak, eskaerak baloratu ondoren, hautagaiei jakinaraziko zaizkien eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du.
Hautagaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, dagokion izendapena formalizatzeko proposamena egingo da. Izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, epaimahaiak, arrazoitutako txostena egin ondoren, bete gabe uztea proposatu ahal izango du.
Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan jasoko dira aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego) eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak.
6.– Hautaketa-prozedura.
Inola ere ezingo dira kontuan hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo bete gabe uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osakidetzaren intranetean eta web-orri korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia, 2023ko otsailaren 17a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
(2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.