44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1155
214/2023 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Amara Berriko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena.
Laster hutsik egongo da Amara Berriko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua Donostialdeko ESIan. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan xedatutakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza-Gerentzia honek. Hona hemen
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutupeko langile, funtzionario edo lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, eta lanpostua jabetzan izatea A1/B1 lanbide-taldean.
b) Honako titulazio hauetakoren bat izatea:
b.1.– Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura, Familia eta Komunitateko Medikuntzako espezialitatearekin edo Medikuntza Orokorreko medikuen eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako batekin, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean aurreikusitakoarekin bat etorriz, edo Pediatriako espezialitatearekin.
b.2.– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Osasun Langile-teknikoa (OLT) edo Erizaintzako Unibertsitate Diplomaturako titulazioa, edo Erizaintzako Graduko titulazioa, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
c) Hizkuntza-eskakizuna (2. hizkuntza-eskakizuna) eta derrigortasun-data (2023-12-03).
d) Gutxienez 4 urteko esperientzia profesionala A1/B1 taldeetako zereginetan.
2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.
– Amara Berriko Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Kudeaketa Memoria-Proiektua baloratuko da.
Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.
4.– Eskabideak egiteko epea eta aurkeztetko modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan (Begiristain doktorearen pasealekua, z.g., 20014 Donostia) aurkeztu beharko dituzte eskabideak 15 egun balioduneko epean deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek eskabidea eta datu pertsonal guztiak bidali beharko dituzte Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Begiristain doktorea z.g., 20014 Donostia), dokumentatutako curriculum vitaearekin batera. Dokumentazioak honako forma hau izan beharko du:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionarioaren edo estatutupeko langilearen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Amara Berriko Lehen Mailako Arretako Unitatearen Memoria-Proiektua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVen aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, baina egoera hori izangaiaren eskabidean adierazi beharko da.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.
Hautagaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, dagokion izendapena formalizatzeko proposamena egingo da. Izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, epaimahaiak, arrazoitutako txostena egin ondoren, bete gabe uztea proposatu ahal izango du.
Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan agertuko dira aurkeztutako hautagaiak, bai eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko kontuan hartu diren arrazoiak ere.
6.– Hautaketa-prozedura.
Inola ere ezingo dira kontuan hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
Izangaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, proposamena egingo da eginkizunak esleitzeko. Batzordeak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpen bidez amaituko da hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo bete gabe uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean eta web-orri korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Donostia, 2023ko otsailaren 17a.
(2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.