44. zk., 2023ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1154
118/2023 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Ospitalizazioko 2. unitateko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiteko dena.
Laster, Bidasoko ESIko 2. ospitalizazio-unitateko Gainbegirale lanpostua hutsik egongo da. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori prozedura librez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du gerentziako Zuzendaritza honek. Hona hemen
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
– Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoak izatea (estatutupekoak, funtzionarioak edo lan-kontratudunak) eta lanpostua jabetzan izatea B1 lanbide-taldean.
– B1 mailako titulazioa izatea (osasun diplomatura).
– Gutxienez 3 urteko lanbide-esperientzia B1 lanbide-taldean.
– Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betekizunak.
2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.
– Unitatea kudeatzeko memoria-proiektua egitea.
– Taldeen antolaketan eta kudeaketan esperientzia eta/edo prestakuntza izatea.
– Ezagutza ofimatikan Word, Excel.
Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.
3.– Euskara ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.
4.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko Pertsonen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g. 20280 Hondarribia). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek Bidasoko ESIko Pertsonen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin batera (Zubieta finka, Mendelu auzoa z/g, 20280 Hondarribia). Agiriak honela aurkeztu behar dira:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
– Unitatearen kudeaketa-proiektua/memoria.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, nahiz eta hori izangaiaren eskabidean jaso beharko den.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.
Batzordeak, eskabideak aztertu ondoren, izangaiei jakinaraziko zaizkien eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du.
Izangaiak baloratu ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.
Batzordearen bilera bakoitzaren akta egingo da. Bertan, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta horietako bati lanpostua esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.
6.– Hautaketa-prozedura.
Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean aurkezten ez direnak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Lanpostuaren eginkizunak:
Profesional-talde bat gidatuko du, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendaritzaren mende zuzenean, eta honako hauetaz arduratuko da:
– Zaintzarako protokoloak, tresnak eta planak diseinatzen, koordinatzen eta ezartzen laguntzea.
– Unitateko adierazleen jarraipena egitea.
– Indarrean dauden protokoloak ebaluatzea.
– Unitateari dagozkion lan- eta komunikazio-sistemak ezartzea.
– Jakinarazitako arazoak edo detektatzen direnak konpontzea, kasuan kasu.
– Unitateko langileen estaldura, karteldegiak eta absentismoak kudeatzea.
– Profesional berriei harrera egitea harrera-planaren arabera.
– Taldearen garapena kudeatzea: unitateko langileen prestakuntza-beharrak identifikatzea.
– Praktiketako ikasleen jarraipena egitea.
– Unitateko mantentze-lanen parteak kudeatzea eta haien jarraipena egitea.
– Botikinak berrikusi, birjarri, mantendu eta iraungitzeak kontrolatu.
– Materiala eta farmakoak eskatzea.
– Produktu eta material berrien jarraipena egitea.
– Kexak, erreklamazioak edo iradokizunak kudeatzea.
– Txostenak egitea.
– Probak kudeatzea eta eskatzea, eta lekualdaketak kudeatzea.
– Jarduera asistentziala behar bezain maiz egitea, ezagutzak eguneratuta edukitzeko eta zerbitzuko teknika eta prozeduretan trebetasuna izateko.
8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzaren web-orri korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.
9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hondarribia, 2023ko otsailaren 16a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea.
(Ordezko gisa, zuzendari medikoa. Maiatzaren 17ko 1152/2022 Ebazpena, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko lanpostu hutsen, absentzien edo gaixotasunen ordezko araubidea ezartzen duena – 2022ko maiatzaren 31ko EHAA)
Bidasoko ESIko zuzendari medikoa,
MARIA EUGENIA ALKIZA EIZAGIRRE.