43. zk., 2023ko martxoaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 18 orri.)
- EPUB (1312 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1141
28/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2022ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako laguntzak edo dirulaguntzak argitaratzea xedatzen duena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen laguntzak edo dirulaguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2022ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 21a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.