43. zk., 2023ko martxoaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1135
113/2023 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, María José López Antón andrea Gainbegirale kargutik kendu egin da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Otsailaren 9ko 21/2010 Ebazpenaren bidez, María José López Antón Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Ospitalean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María José López Antón andreari Gainbegirale kargutik kentzea berak ala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko urtarrilaren 19an.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2023ko otsailaren 10a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea.
(Ordezko gisa, zuzendari medikoa. Maiatzaren 17ko 1152/2022 Ebazpena, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko lanpostu hutsen, absentzien edo gaixotasunen ordezko araubidea ezartzen duena, 2022ko maiatzaren 31ko EHAA).
Bidasoko ESIko zuzendari medikoa,
MARIA EUGENIA ALKIZA EIZAGIRRE.