43. zk., 2023ko martxoaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1131
EBAZPENA, 2023ko otsailaren 21ekoa, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendariarena, Koordinazio Tekniko eta Zabalkunderako Zuzendariorde lanpostua betetzeko Jose Jabier Zurikarai Marcilla jauna izendatzen duen 2023ko otsailaren 15eko Ebazpena aldatzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Koordinazio Tekniko eta Zabalkunderako zuzendariorde lanpostua betetzeko Jose Jabier Zurikarai Marcilla jauna izendatzen duen Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendariaren 2023ko otsailaren 15eko Ebazpena 2023ko otsailaren 20ko EHAAn argitaratu zen, 35. zenbakian. Ebazpen horretan aipatutakoen moduko hutsak egin direnez, zuzendu egiten dira ondoren.
Laugarren ebazpen-zatia ezabatu egin behar da, eta bosgarren ebazpen-zatia laugarrena izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 21a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.