41. zk., 2023ko otsailaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1095
IRAGARKIA, 2023ko otsailaren 14koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena eskatzen baitira Adunako udal-mugartean dagoen Aduna TA 132/30/13,8 kV-ko azpiestazio transformatzailea berritzeko.
Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020-04-24ko EHAA), abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53tik eta 56ra bitarteko artikuluetan (2013-12-27ko BOE) ezarritakoaren ondorioetarako, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena eskatu dira instalazio honetarako:
Esp.: 20-AT-Y-2022-00156.
– Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.
– Kokalekua: Adunako udalerria.
– Aurrekontu osoa: 1.104.752,22 euro.
– Xedea: T-2 izeneko potentzia-transformadorea berritu behar da (132/30 kV eta 45 mva-ko potentziako transformazio-erlaziokoa), duen egoera eta antzinatasuna kontuan hartuta. Horren ordez, antzeko transformazio-erlazioa duen (132/30 kV eta 60 MVA-ko potentzia) transformadore berria jarri behar da, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta eragin-eremuko hornidura bermatzeko. Jarduketa honek, gainera, inguruko azpiestazioen eta, beraz, inguruko herrien zerbitzu-kalitatea hobetuko du.
– Jarduketaren funtsezko ezaugarriak: T-2 izeneko potentzia-transformadorea (132/30 kV eta 45 mva-ko potentzia nominaleko transformazio-erlaziokoa) kentzea, eta horren ordez 60 MVA-ko ONAF potentzia eta aurrekoaren transformazio-erlazio bera dituena jartzea.
Hiru (3) tximistorratz berri jarriko dira T-2 potentzia-transformadorearen upelean.
Halaber, T-2-aren goiko biribilkiaren neutroaren irteerako tentsio kapazitiboko transformadorea ordezkatuko da.
Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen dira.
Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo 10, 1. solairua, Donostia / San Sebastian) edo webgune honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu. Egoki iritzitako alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2023ko otsailaren 14a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.