Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2023ko otsailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1090

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 20koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Bizkaiko Gordexola, Zalla eta Güeñes udal-mugarteetan, Las Llanas parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaerarako lehia-prozedura ebazten da.

Espediente zk.: 48-GE-Y 2022 00007.

AURREKARIAK

Bat.– 2022ko azaroaren 25ean, Euskal Haizie, SL-k aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen Las Llanas parke eolikorako, Bizkaiko Gordexola, Zalla eta Güeñes udal-mugarteetan.

Bi.– Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen dagokion eskaera, lehian eskaera egin ahal izateko. Iragarkia 2023ko urtarrilaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta 2023ko urtarrilaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Hiru.– Erregelamenduak aurreikusitako epean ez da lehia-prozeduraren barruan baimen-eskaera gehiagorik aurkeztu

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak, 21. artikuluan, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.

Bi.– Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaria da espediente hau ebazteko organo eskuduna, maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Aipatutako lege-aginduak eta oro har aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Euskal Haizie, SL-k aurkeztutako aurreproiektua aukeratzea Las Llanas parke eolikorako, Bizkaiko Gordexola, Zalla eta Güeñes udal-mugarteetan. Izan ere, aurkeztutako eskaera bakarra izan da eta lehiaren prozedura ebazteko nahitaezko dokumentazioa aurkeztu zuen.

Ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, sei hilabeteko epean Euskal Haizie, SL-k aurkeztu beharko du 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako dokumentazioa, aldez aurreko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 20a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala