Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2023ko otsailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1089

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko 787 zenbakiko ikastarotik 791 zenbakiko ikastarora bitarteko ikasleei.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 787 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo SLek emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren online ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 788 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 789 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak Garain emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 790 zenbakiko ikastaroa, Arkaute Nekazaritza LHIIk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 791 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bost ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, hain zuzen, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoa, 787 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– Oinarrizko mailakoa, 788 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– Oinarrizko mailakoa, 789 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

4.– Oinarrizko mailakoa, 790 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

5.– Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 791 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 15a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala