41. zk., 2023ko otsailaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1083
229/2023 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzekoa: 1842/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Joskintzako Ofiziala lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1842/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Joskintzako Lanetako Ofiziala lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akats bat detektatu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022ko abenduaren 27an argitaratutako ebazpenean, eta, horregatik, zuzendu egiten da. Beraz, III. eranskinean,
Honakoa esaten den lekuan:
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALAK LANBIDE-TALDEKO OFIZIALA KATEGORIARAKO (JOSKINTZAKO OFIZIALA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan joskintzako ofizial gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.
2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan joskintzako ofizial gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0525 puntu.
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
b) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:
b.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.
b.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
Honakoa esan behar du:
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALAK LANBIDE-TALDEKO OFIZIALA KATEGORIARAKO (JOSKINTZAKO OFIZIALA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan joskintzako ofizial gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.
2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan joskintzako ofizial gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0525 puntu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
b) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:
b.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,21 puntu hilabete bakoitzeko.
b.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,105 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 229/2023 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusia,
MARIA ROSA PÉREZ ESQUERDO.