Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2023ko otsailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1078

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 15ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek 2022ko lehiaketa bateraturako deialdiak egin dituztenez Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzeko toki-korporazioetan gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoak epaimahai bat izendatzea, euskararen jakite-maila egiaztatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko.

Horregatik guztiagatik, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin eta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriarekin, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2022ko lehiaketa bateratua baloratzeko epaimahaiko kideak izendatzea. Honela osatuko da epaimahaia:

Titularrak:

– Epaimahaiburua:

María Jesús Aztiria Agirre andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

– Epaimahaikideak:

M.ª Jesús Sáez de Jáuregui Suso andrea, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

María Uribe Guerendiain andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

Josune Aldabe Muxika andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

Miren Josune Urrutia Alonso andrea, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

Susana Jauregialzo Arregi andrea, IVAPek izendatua, euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

Ordezkoak:

– Epaimahaiburua:

Isabel García San Vicente andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

– Epaimahaikideak:

Eduardo Alday Galán jauna, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

Ramón Sorarrain Tolosa jauna, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

Mateo Astigarraga López jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

Itxaso Trigueros Rojo andrea, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

Iratxe Etxebarria Arizmendi andrea, IVAPek izendatua, euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 15a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.


Azterketa dokumentala