41. zk., 2023ko otsailaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1076
251/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Mercedes Fraca Padilla andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzu Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen maiatzaren 9koa 719/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2022ko abuztuaren 2anko EHAA 148 zk. eta 2022ko abuztuaren 8anko BOE 189. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Mercedes Fraca Padilla andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Mercedes Fraca Padilla andrea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko urtarrilaren 20retik.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2023ko urtarrilaren 31.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.