34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GETXOKO UDALA
851
IRAGARKIA, Getxoko Udaleko Esku-hartze Komunitarioko Koordinatzailearen lanpostua hornitzeko deialdiari buruzkoa.
Zinegotzi ordezkariaren urtarrilaren 24ko 316/2023 Ebazpenaren bidez, Esku-hartze Komunitarioko koordinatzailearen lanpostua hornitzeko deialdia onetsi zen (LPZko 9608 kodea, Administrazio Bereziaren Eskala, A2 azpitaldea, DO 23, derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna).
Lanpostuaren hornikuntza lehiaketa-sistemaren bidez egingo da, eta bertan parte hartu ahal izango dute Getxoko Udaleko edo beste edozein herri-administraziotako karrerako funtzionarioek, baldin eta A2 azpitaldeko Administrazio Bereziko plaza bat jabetzan badute eta unibertsitate-graduko titulazioa eta 3. hizkuntza-eskakizuna badituzte.
Deialdiaren iragarkia eta oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 23. zenbakian argitaratu ziren, 2023ko otsailaren 2an.
Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdiaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Getxo, 2023ko otsailaren 2a.
Alkatearen 3214/2019 Dekretuaren bidez eskuordetua.
Kontu-hartzailetza, Diruzaintza eta Langileria eta Antolakuntza zinegotzi ordezkaria,
IGNACIO URIARTE GOROSTIAGA.