34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
847
11/2023 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan onartutako eta bazter utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena, Herri-Kontuen Euskal Epaitegian Gidari/Mendeko lanpostua betetzeko.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren abenduaren 1eko 73/2022 Ebazpenaren bitartez (abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248 zk.) lehiaketa bidez lanpostua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deia egin zen, karrerako funtzionario moduan Herri-Kontuen Euskal Epaitegian Gidari/Mendeko plaza bat betetzeko; lanpostu hori 2022ko ezohiko enplegu publikoaren eskaintzari dagokio, eta salbuespenezkoa da.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegian enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen oinarri espezifikoetan eta oinarri orokorretan aurreikusitakoaren arabera arautuko da hautaketa-prozesua. Oinarri horiek azaroaren 30eko 67/2022 Ebazpenaren bidez onartu ziren (2022ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.)
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta oinarri orokorren seigarren oinarriko 2. apartatuan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da, Lehendakaritzaren ebazpen bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzea. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren iragarki-oholean eta web-orrian argitaratuko da. Interesdunei 10 eguneko epea emango zaie erreklamazioak aurkezteko eta bazter uztea eragin duten akatsak edo agiriak zuzentzeko. Aurreikusitako epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da.
Hori guztiori aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan onartutako eta bazter utzitako izangaien behin-behineko zerrenda, Herri-Kontuen Euskal Epaitegian Gidari/Mendeko lanpostua karrerako funtzionario gisa betetzeko, ebazpen honen eranskinean jasoa dagoen moduan.
Bigarrena.– Argitaratzea onartutako eta bazter utzitako izangaien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bai eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren iragarki-oholean eta web-orrian ere.
Hirugarrena.– Interesdunei 10 eguneko epea ematea erreklamazioak aurkezteko eta bazter uztea eragin duten akatsak edo agiriak zuzentzeko.
Laugarrena.– Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin-behineko zerrendak behin betiko bihurtuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 7a.
HKEEko lehendakaria,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEko idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.