32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
808
IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak hasitako turismo-arloko zehapen-prozedura batzuen ebazpenak jakinarazten baitira.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduraren interesdunak (eranskinean identifikatuta dago) ebazpenaren testu osoa eskuratu dezake, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden dokumentuen kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara joan daiteke (Donostia-San Sebastián kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara; helbideak:
Bizkaiko lurralde-ordezkaritza: Concha jeneralaren kalea 23, Bilbao.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza, Easo kalea 10, Donostia / San Sebastián.
Arabako lurralde-ordezkaritza, Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean ere ikusi ahal izango du bertako edukia: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.