32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 5 orri.)
- EPUB (281 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
801
EBAZPENA, 2023ko otsailaren 3koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2021eko ekitaldirako Ekintzaile laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira dirulaguntzak emateko ebazpenak, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen Administrazio Kontseiluak 2021eko martxoaren 11n onartutako Ekintzaile laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2021eko martxoaren 30eko EHAA, 64. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2023ko otsailaren 3a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.