32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
799
AGINDUA, 2023ko otsailaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira agindu honetan egindako hutsak: Agindua, 2022ko azaroaren 16koa, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 92 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari, Vitoria-Gasteiz udalerrian, Lakuabizkarra eremuan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo zeharka aldatzen bada.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion 92 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Vitoria-Gasteizko udalerrian, Lakuabizkarra eremuan. Agindu hori 2022ko azaroaren 16an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (227. zenbakiko EHAA), eta bertan hutsak atzeman dira hirugarren aurrekarian, eta aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu behar zaie.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko udalerrian, Lakuabizkarra eremuan 92 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko azaroaren 16ko Aginduak arautzen duen esleipen prozeduraren hirugarren aurrekaria zuzentzea, honela
hau dio:
«92 zuzkidura-bizitoki horietako 2 mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, logela bakarrekoak dira eta 55,23 m2 -ko azalera dute; gainerako 90 zuzkidura-bizitokietatik 74 bizitoki logela bakarrekoak dira eta 34,61 m2 eta 35,84 m2 arteko azalera dute; gainerako 16 zuzkidura-bizitokiak bi logelakoak dira eta 35,71 m2 eta 53,89 m2 arteko azalera dute. Zuzkidura-bizitoki hauek ebazpen-zatiko bosgarren puntuan zehazten diren kupoetan banatuko dira».
Baina hau esan behar du:
«92 zuzkidura-bizitoki horietako 2 mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, logela bakarrekoak dira eta 55,36 m2 -ko azalera dute; gainerako 90 zuzkidura-bizitokietatik 78 bizitoki logela bakarrekoak dira, eta 34,61 m2 eta 35,84 m2 arteko azalera dute; gainerako 12 zuzkidura-bizitokiak bi logelakoak dira, eta 48,55 m2 eta 53,89 m2 arteko azalera dute. Zuzkidura-bizitoki hauek ebazpen-zatiko bosgarren puntuan zehazten diren kupoetan banatuko dira».
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 7a.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.