Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
797

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko dirulaguntzak esleitzen dituena (EIMA 1 modalitatea).

Euskarazko ikasmaterial inprimatuak editatzeko dirulaguntzetarako deialdia egin zuen Hezkuntza Sailaren 2022ko abuztuaren 30eko Aginduak (2022ko irailaren 15eko EHAA) ezarritakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

2022ko abuztuaren 30eko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, EIMA 1 modalitatean guztira banatzeko dauden 500.000 euroko diru-partidatik, Ebazpen honen eranskinean agertzen diren dirulaguntzak esleitzea.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 22a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala