Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
796

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuak sortzeko dirulaguntzak esleitzen dituena (EIMA 4 modalitatea).

Hezkuntza Sailaren 2022ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez (2022ko irailaren 15eko EHAA) euskarazko ikasmaterial inprimatuak sortzeko dirulaguntzen deialdia egin zen. Ildo horretatik, Balorazio-batzordearen proposamenez honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2022ko abuztuaren 30eko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, EIMA 4 modalitatean guztira banatzeko dauden 85.000 euroetatik, I. eranskinean agertzen diren dirulaguntzak esleitzea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei dirulaguntzarik ez ematea, dirulaguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza sailburuaren aurrean, Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala