32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
795
AGINDUA, 2023ko otsailaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zazpiehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzen baita eta eragiketa horren ezaugarriak zehazten baitira.
Urtarrilaren 31ko 16/2023 Dekretuak erabaki eta baimentzen du zorpetze-eragiketak egitea 2023ko ekitaldiaren kontura; betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak 10. artikuluko 1. paragrafoan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kontura.
Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola agindu baten bidez zehaztea zer tresna eta modalitate erabiliko diren xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko, eta zehaztea zein izango diren dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Zazpiehun milioi (700.000.000) euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea, urtarrilaren 31ko 16/2023 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.
2. artikulua.– Jaulkiko den zor publikoak honako ezaugarri hauek izango ditu:
a) Zenbateko nominala: 700.000.000 euro.
b) Modalitatea: bonu jasangarriak.
c) Jaulkitzeko prozedura: jaulkipen publikoa.
d) Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2023ko otsailaren 17a.
e) Interesa: urteko nominalaren % 3,50, urtero apirilaren 30ean ordainduko dena; kupoi luze bat ordainduko da 2024ko apirilaren 30ean.
f) Jaulkitze-prezioa: % 99,203.
g) Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.
h) Amortizazio-data: 2033ko apirilaren 30a.
i) Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.
j) Balio unitarioa: mila euro (1.000,00 euro).
k) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.
3. artikulua.– Ekonomia eta Ogasun Sailak, jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez, erraztu egingo du jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balore-merkatuaren indarreko araudiaren arabera.
4. artikulua.– Baimena ematen zaie Finantza eta Aurrekontuetako titularrari eta Finantza Politikako Zuzendaritzako titularrari, bietako edonori, sina ditzaten zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarri guztiak.
5. artikulua.– Erakunde mandatari baten bidez ordainduko da harpidetza; Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemak Kudeatzeko Sozietateak, berriz, jaulkipenaren interesak ordaindu eta amortizatuko ditu, horretarako izendatutako Erakunde Eragilearen bitartez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 8a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.