32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (597 KB - 63 orri.)
- EPUB (4573 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
794
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 28koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2022ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; agindu horren bidez, enpresetan I+G bultzatzeko Hazitek programa arautzen da.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Horiek horrela, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren 25.5 artikuluak ezartzen du ezen laguntzak emateko ebazpena banaka jakinarazi behar dela, hargatik eragotzi gabe entitate onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea; 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez, enpresetan I+G bultzatzeko Hazitek programa arautzen da.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europar Batasuneko araudiak informazioari eta publikotasunari buruz xedatzen dituen betekizunak bete beharko dira.
Behin Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2022ko abenduaren 23ko Ebazpena jakinarazita –dirulaguntzak ematekoa–, hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduan araututako laguntzen 2022ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda –ebazpen honen eranskinean jasoa–, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak bere eskumenak baliatuz emandako ebazpenaren babesean; 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez, enpresetan I+G bultzatzeko Hazitek programa arautzen da.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeiko ekarpena egin du laguntza horiek finantzatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 28a.
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.