Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
792

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 5ekoa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2022ko deialdiko erakunde onuradunen zerrenda. Agindu hori, lehenik, 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez aldatu zen, eta, ondoren, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Emaitek Plus laguntzen programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren 16. artikuluko 3. zenbakian xedatutakoaren arabera, laguntzen ebazpenak eskatzaile bakoitzari banan-banan jakinarazteaz gain, EHAAn argitara emango dira bai erakunde onuradunen zerrenda eta bai emandako laguntzen zenbatekoak ere.

Behin Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2022ko abenduaren 23ko Ebazpena jakinarazita –dirulaguntza ematekoa–, hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak bere eskumenak baliatuz emandako ebazpena betez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan –lehenik, 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez aldatua, eta, ondoren, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez– araututako laguntzen 2022ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda –ebazpen honen eranskinean jasoa–.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 5a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala