32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
790
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein diren elikagai-industriaren arloko sektore estrategikoak eta traktoreak, Zuzendaritzak ematen dituen laguntzen deialdietan aplikatze aldera.
Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdia dela eta, Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak, 2015eko abenduaren 16an eta 2019ko abenduaren 4an egindako bileretan, hurrenez hurren, elikagai-industriaren arloko bi sektore hauek estrategikotzat jo zituen: behi-esnekiak eraldatzeko industria eta nekazaritza ekologikoko produktuak eraldatu eta merkaturatzeko elikagaien industria-sektorea. Azken horren kasuan, proiektuaren helburu bakarra produktu ekologiko eraldatuak lortzea izan behar da, eta lehengaien % 70, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategietatik etorri behar da.
Halaber, Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak, 2022ko maiatzaren 6ko bileran, estrategikotzat jo zituen lehentasunezko jarduketa-eremuei lotutako elikagaien industriako proiektu guztiak, eta 2022ko urriaren 28ko bileran, eremu horietako basogintza- eta zurgintza-sektoreak ere sartzea erabaki zuen.
Horren arabera, hau
EBATZI DUT:
Argitara ematea zein diren Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategikotzat jotzen dituen sektoreak, erabaki hau aplika daitekeen Zuzendaritzaren deialdiei begira. Hona hemen:
– Behi-esnekiak eraldatzea.
– Nekazaritza ekologikoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko elikagaien industria-sektorea.
– Lehentasunezko jarduketa-eremuetan garatutako elikagaigintza-, basogintza- eta zurgintza-proiektuak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.