32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 2 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
791
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko abenduaren 29ko Aginduaren bidez onartutako oinarri arautzailetan aurreikusitako laguntzen 2022ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; agindu horren bidez arautzen da Azpitek 2022 azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntza-programa.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abenduaren 29ko Aginduaren bidez onartutako oinarri arautzaileek 15. artikuluko 5. puntuan xedatutakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie erakunde eskatzaileei; agindu horren bidez arautzen da Azpitek 2022 azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen programa. Horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dira erakunde onuradunen zerrenda, diruz lagundutako proiektuena eta emandako dirulaguntzak, herritar guztiak jakitun egon daitezen.
Behin Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2022ko abenduaren 23ko Ebazpena jakinarazita –dirulaguntza ematekoa–, hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak bere eskumenak baliatuz emandako ebazpena betez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abenduaren 29ko Aginduaren bidez onartutako oinarriek arautzen dituzten laguntzen 2022ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda –ebazpen honen eranskinean jasoa–; agindu horren bidez arautzen da Azpitek 2022 azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen programa.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.