31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
765
51/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1889/2022 Ebazpenaren bidez behin-behineko eginkizunetarako izendatu zenarena, Eider Uzkudun Lizaur andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zarauzko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena, berak hala eskatuta, baliogabetzeko dena.
83/2019 Ebazpenaren bidez, Eider Uzkudun Lizaur andrea izendatu zen Zarauzko Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Eider Uzkudun Lizaur andreari Zarauzko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 9an laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko urtarrilaren 13.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
(2266/2022 Ebazpena abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
M.ª PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.