31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
762
6/2023 DEKRETUA, otsailaren 13koa, lehendakariarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Nerea Melgosa Vega andrearen merezimenduak eta dohainak kontuan izanik, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu izendatzen dut.
2. artikulua.– Dekretu honek kargua hartzen den egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Herritar eta agintari guztiei agintzen diet bete ditzatela sailburuak legediaren araberako funtzioak baliatuz ematen dituen aginduak, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 13an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.