31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
761
5/2023 DEKRETUA, otsailaren 13koa, lehendakariarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua kargutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Beatriz Artolazabal Albeniz andrea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, bide batez, Euskadiren alde egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 13an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.