28. zk., 2023ko otsailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
691
IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan.
Instruktoreak ebazpen-proposamenak egin ditu zehapen-espediente batzuetan, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan egindako ustezko arau-hauste batzuengatik.
Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi dagozkien espedientearen ebazpen-proposamenak. Horregatik argitaratzen da iragarki hau bakoitzari jakinarazteko. Interesdun horien NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea zerrenda eranskinean dago.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Rekalde zumarkalea, 39 A (5. solairua)– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2023ko urtarrilaren 26a.
Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTINEZ.