Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2023ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
683

IRAGARKIA, zeinaren bidez Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten baitira, honako lege hauetan ezarritako hausteekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBL) eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Artikuluan ezarritakoari jarraiki.

1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasun sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18) espedientea eskuragarri egongo da.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea oro har ezarritako epearen ondoren amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.– Ordainketa egiteko, zehapen-ebazpenarekin batera doan ordainketa-gutuna aurkeztu beharko da honako finantza-erakunde laguntzaile hauetan: Kutxabank, Banco Santander, Laboral Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, BBVA, La Caixa eta beste erakunde batzuen txartelak erabiliz. Internet: http://www.euskadi.net/nireordainketa, ordainketa-gutunean jasotako datuekin.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Herritarren segurtasuna babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta arau-hausleek eta beren legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo errehabilitazioa egitea beharrezko badute, edo berriz hezteko jarduerak egitea onartzen badute (bosgarren xedapen gehigarria). Administrazio honi jakinarazi beharko zaio egoera hori, gehienez ere hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2023ko otsailaren 2a.

Ertzaintzako zuzendaria,

VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala