Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2023ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
678

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, erakunde horren lanpostu-zerrendan egindako aldaketak argitara emateko dena.

Ebazpen hori azaroaren 23ko 310/2010 Dekretuaren 3. artikuluaren babesean hartu da. Dekretu horren bidez, arautu egiten dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide pertsonalak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak. Izan ere, 2022ko urriaren 17an egindako bilkuran, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak erabaki zuen lanpostu-zerrendan aldaketa bat egitea. Aldaketa hori egiteko, dagokion administrazio-espedientea izapidetu da. Horrez gain, txostena egiteko eskatu zaio Funtzio Publikoko Zuzendaritzari, eta zuzendaritza horrek txostena eman du. Sindikatuetako ordezkariei entzuteko izapidea ere bete da.

Hartutako erabakiari jarraituz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak behar diren neurriak hartu beharko ditu erabakia gauzatzeko eta egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendaren bertsio kontsolidatu baten bidez.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lanpostu-zerrendaren bertsio bateratua argitaratzea. Ebazpen honen I. eranskinean dago funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda, eta II. eranskinean langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrenda.

Bigarrena.– Lanpostu-zerrendan egindako aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 26a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala